2010/03/24

tripazuziak


kuku-gordeka ariko gira, dakidalarik goizegi abiatzen naizela, bainan aurten belar eta onddo pila bat bildu nahi ditut, neandertal eta harro !!

2010/03/11

2010/03/09

LANA













hitz ederra, iraganeko esklabutzaren erresta bat, auschwitz, sarkozy eta abar , gaur egun aktibitatea aldarrikatu behar genuke, eta ez ditut nere aktibitateak lana bezala ikusten ahal, ezinezkoa zait, alta saiatu naiz, sinetsi nahi izan dut, dirua ere irabazten dut noiztenka, baina ez lana mailan alferra naiz, alfer auher hutsa ... "volém rien foutre al pais " nere aktibitateak lana bihurtzen direlarikan automatikoki, automatikoki baztertze sistema batean sartzen naiz, gogorik gabe geratzen, ohean egoiteko gai naiz xutitzeko gogorik gabe, nire aurka greba egitea ere inkas lanari lot banindaikek halere ... aktibitatea lana bihurtzen zaidalarikan beste zerbaiten bila nabil, naturalki ....

2010/03/06

irabazi nahi baduzu, irabazarazi bestea

denbora irabaztea da gizakiaren sukarra, podere, jeloskeri, komunikazio inkomunikazio jolas, heriotzaren beldurrean ! denek ikasteko gaitasuna dugu. politikan bezala, zientzia gurea da, norberak eraikitzen du berea eta norberari doakio aberastea . sorginak erreak izan dira eta erretua izaiteko beldur horrekin segitu dugu denok, eta behar bada segitzen dugu oraino ere beldur arkaiko hortan presan, sorginak baigira denok funtsean .
jakin eta sinetsi ez dira lagun, bietako bat zalantzekin ez baita akomatzen eta bestea zalantzarik gabe ezin .