2009/06/16

nork erran.. hik erran...

ezinezkoa dela pentsatzen baldin baduzu orduan benetan ezinezkoa izanen duzu - Bruce Lee -

2009/06/08


musika pixka bat ? ea entzuten dudana ontsa aditzeko denbora hartzen dudan deia eta horretarako pausatu nahi nuke pixka bat , denbora hartu baino gehiago denbora ukan , edo dudan denborarekin beste era batean moldatu bat batean wouf karma on baten zuhurtasunarekin lasaiturik egoiteko. Duela gutxi "karma" hitzaren itzulpena ikusi dut sarean (indiako filma tradizional harrigarri batean ), eta karma delako hitz horrek ,noski aspaldidanik entzuna eta erabiltzen nuena , ekintza zela ikasi dut . Ez du batere pentsatzen nuen sentsua , lorturik zen kapital bat bezala senditzen nuen ,harrian idatzia zen nere ekintzen emaitzen lorpen on edo txar bat ... eta ez da hala ,karma bizirik da eta orainean kokatzen den nik egiten dudan ekintza da, ainitza , zamatik askatasunera . Musika orain hobeto entzuten dut ,beti ber musika, bainan ez dut berdin entzuten , sinetsi edo ez ... egon zalantzan ...