2010/12/16

ele bista

gaur egun zer egin telebista batekin ( oraino bat dutenentzat : ): azkenean alternatiba zonbeit agertzen dira ezker eskuin, iraganeko tresna bat baizik izan ez dadin bakotxak atxeman behar ditu erabiltzeko modu berriak, orainarekin lotuak. "telekran" aroaren agonia eztitzeko, denak jhon wayne izan gaitezen !

2010/12/12

harrotismoa


erotismo gutti orain arte, gehiago orain, tarteka... arte ! ( kar at ? )

oihu egin nahi dut !


nire arima urratu arte !!

2010/12/04

2010/11/19

ieap, kuku kaixo, agur !


asto buztanka eta ni ulibeltz tzarra, bizia zoin den handi eta aberats nehork ezin jakin... asmatu !

2010/10/28

animaleko gatu beltz bat ... le panther !!

ez dakit aise ohartzen ahal den hatz marka horren handitasunaz bainan ikusi dudalarik otsoak itzuli zirela edo zeozer beldur horietako zerbait pasa zait gorputzean bakar bakarrik oihanean : ) ( nahiz eta otsoaren itzulera iparraldean pozgarritzat jo nindaikek...) xakur handi batena doaikai ...

eta nola ez aipa !

goian urretxak, gibel urdinaren ber motakoak, kasik hain goxoak . urtero bazter uzten nintuen beldurrez eta mexpresuz ( gibel urdina zela jangarri balios bakarra omen ) aurten xehetasunak bildurik, russule motakoak jaten zirela gehienak jakin eta ( hegoaldean fama handia dute aspaldidanik ) gorri gorriak eta horiak aparte, atzeman dituztan guziak bildu ditut eta jastatu ; ) plazerra zinez, gris ubel berdea nahasirik eta xapela idorra dutenek ( mukidunekin kasu ) naiz eta gibel urdinaren zaporea ez ukan ( biziki urbil alaik ere) zarea, azita ta tripa ontsa bete dizkidate : )
azpian : ezkeraldean lekaxin beltzak, erdian trompetak, eskuin tinta lekaxinak eta usaiako lekaxin hori bat aintzinean .

dena sorpresa !

aurtengo sorpreseetarik bat, lekaxina mota berria ( niretako) tinta usain azkarra, kasik nazkagarria bainan zartainan pasatuta kristoren lekaxin gustu gozoa : ) tinta lekaxinak deituko ditut beraz .

perretxiko urte zoragarria !

idi mihia jastatu dut, mahasusa gorri gustu geza bitxi bat, batzuk maite omen dute gordinik edo berdin erreik ...

2010/10/15

zonbat gerra ?


gerla bat gizaki bakotx, frontea idekia da !

2010/10/14

perretxikoak !



bete betean gira, dena forma ta kolore, usain eta mota, denetarik dago , esperientza bitxi batzuen egiteko parada ? ez ezagun batzuen jastatzeko gogoa dut, agian blog hau egunetik biharamunera gelditzen den ?

2010/10/07

zer ari naiz... ni, zer ari naiz !

bizian bakoitxak bere lekua bilatzen du, etengabe, segunduz segundu, atsedenik hartu gabe











eta azken finean bilatze horrek gaitu giren lekuan kokatzen edo eraman ezta ?

orratz penak : )

2010/10/05

haur begi

mundua dantzan


mundua dantzan jarriko nuke, jainkoa banintza ...

2010/06/20

nork erran... hik erran ...


kultura gutti, ahoa handi .

bihotza


bihotza, belarriak bezala, ezin da sendatu baizik eta babestu .

2010/06/01

aingeru bat naiz


libre ta indartsua, aingeru bat naiz nehork ezin erran zoin den nere sexua, aingeru bat naiz eta niri bost axola, aingeru bat naiz eta ...

2010/05/31

nork erran... hik erran ...

konduak argi, lagunak hobeki .

2010/05/29

dezinformazioa


bi gei bik bost egiten dutela, ilargian bizia izan dela, esatea aski da berez zernahi gauzatzeko, errana izan da, idatzia , polita prinzesa ez, bai , ez dezaket ... nola ? bai ! bai ! eh .... ez, ez aaa ...eee... barkatu ... bu ... tra ....ba ... truk

2010/05/22

euskararen eguna


euskaldun izaitea ez dea berez elebiduna izaitea ? berdin hala izan da beti aintzin ixtoriatik gaur egun arte . iduritzen zait euskara herri desberdinen elgar hizkuntza zela eta hori europa zabalean, gramatika ta abar hain aberatsak eta komplexuak dituen hizkuntz bat baita, asma erretxa ditaike kopuru handiko gizarte batzuen ondorioa izaitea, ( eta aztarnak atxemaiten dira nun nahi ), baina zaila egiten zait bakarra izan zela sinestea hain hedatua izanki herri bakoitxak bere euskaraz gain beste hizkuntz bat zukeelako nunbait, aintzin, bakotxak berea eta segurraski asma ezin bezain bereziagoak eta desberdinak ...
naturalki osatu den esperanto gisako baten ondorioa ? mugarik gabeko (eta beraz aberririk gabeko ) hizkuntz gisako bat ?
askatasun osoz asmatutako altxor bat hizkuntz bezala askatasun osoz emaitea maite dudan ber hola asmatzea, ainitza den ber hobe.

zorionak !


34 urte eta beti bizi ze xantza !

2010/05/15

bi begi

u.s.a mexika emaitzak : one point

jar zaitez ...


... laztana

munduak ahazten banau ...


... euri tanten artean ...
... elektrizitatea banaiz ...




... banoa ...

2010/04/11

2010/04/05

disciotis venosa


xerri belarriak, aurtengo lehenak ...

2010/03/24

tripazuziak


kuku-gordeka ariko gira, dakidalarik goizegi abiatzen naizela, bainan aurten belar eta onddo pila bat bildu nahi ditut, neandertal eta harro !!

2010/03/11

2010/03/09

LANA













hitz ederra, iraganeko esklabutzaren erresta bat, auschwitz, sarkozy eta abar , gaur egun aktibitatea aldarrikatu behar genuke, eta ez ditut nere aktibitateak lana bezala ikusten ahal, ezinezkoa zait, alta saiatu naiz, sinetsi nahi izan dut, dirua ere irabazten dut noiztenka, baina ez lana mailan alferra naiz, alfer auher hutsa ... "volém rien foutre al pais " nere aktibitateak lana bihurtzen direlarikan automatikoki, automatikoki baztertze sistema batean sartzen naiz, gogorik gabe geratzen, ohean egoiteko gai naiz xutitzeko gogorik gabe, nire aurka greba egitea ere inkas lanari lot banindaikek halere ... aktibitatea lana bihurtzen zaidalarikan beste zerbaiten bila nabil, naturalki ....

2010/03/06

irabazi nahi baduzu, irabazarazi bestea

denbora irabaztea da gizakiaren sukarra, podere, jeloskeri, komunikazio inkomunikazio jolas, heriotzaren beldurrean ! denek ikasteko gaitasuna dugu. politikan bezala, zientzia gurea da, norberak eraikitzen du berea eta norberari doakio aberastea . sorginak erreak izan dira eta erretua izaiteko beldur horrekin segitu dugu denok, eta behar bada segitzen dugu oraino ere beldur arkaiko hortan presan, sorginak baigira denok funtsean .
jakin eta sinetsi ez dira lagun, bietako bat zalantzekin ez baita akomatzen eta bestea zalantzarik gabe ezin .

2010/02/24

art mi art moi





Nina Katchadourian

zu haitza

nork erran... hik erran ..

urrunetako gauzetatik gero ta hurbilago, hurbilkoetatik gero ta urrunago . j.Sarrionaindia